Langileak

"2017an zehar 377 bazkide berri sartu dira kooperatiban"

Iñigo Eizaguirre Sozietateko Zuzendari Nagusia

Langileak, jabe eta protagonistak

EROSKIn langileak enpresaren bazkide dira eta horregatik proiektu komunarekiko konpromiso maila altua dute. Era berean, kooperatibarentzat bere langileen ongizatea lehentasuna da. Hori dela eta, bileretan parte hartzera gonbidatzen zaie, beren zalantzak eta iritziak igor ditzaten eta taldearekin informazioa parteka dezaten. Gainera, aurreko urtean lau bazkide langileen batzar egin ziren, non 5.300 bazkide baino gehiagok parte hartu zuten eta Batzar Nagusira eraman beharreko gaiak landu ziren.

EROSKIko langileak kooperatibaren bazkide gara, kudeaketan parte hartzen dugu eta negozioa ondo joan dadin inplikatzen gara

Kalitatezko enplegua sortzea eta mantentzea kooperatibaren beste ezaugarri nagusietako bat da. Horrela, EROSKItik langabezian dauden Mondragon Taldeko bazkideak birkokatzen lagundu dugu. Horietako 17 dagoeneko behin betiko lanpostu berrian daude. Paraleloki, gure Bazkide Langileen prestakuntzak toki nabarmena dauka gure plan estrategikoan.

Gure langileak zaintzeko berdintasunerako planaren barruan zenbait hobekuntza eta bizitza pertsonala eta lanbide-bizitzaren uztartzea sustatzeko neurri berriak abian jarri ditugu.

Bi ezaugarri hauetan gero eta anbizio gehiago eduki behar dugu.

33.816 langile gara, horietatik 10.017 Bazkide Kooperatibistak dira
Langileen %78a emakumeak dira. Emakumeak dira erantzukizuneko postuen % 70a dutenak
2017an, 377 bazkide berri sartu dira kooperatiban: aurreko urtean baino 66 gehiago
Sarearen eraldaketak “zurekin” eredura 1.155 lanpostu berri sortu ditu

3.315 langile EROSKI denda frankiziadunen sarean

Gure Bazkide Langileei 207.000 prestakuntza ordu eskaini dizkiegu
EROSKIren Berdintasunerako Behatokitik arlo honetan aurrera egiteko politikak sustatzen ditugu
Gure barne-arauketak bizitza pertsonala eta lanbide-bizitzaren uztartzea errazten du

Gizarte-berrikuntza

2017an EROSKIk eta GUREAK taldeak (ezgaitasuna duten pertsonentzako integrazio eta enplegu taldea) ezgaitasunen bat duten dituzten pertsonek kudeatutako 3 supermerkatu dituzte. Supermerkatu hauek ezgaitasunak dituzten pertsonen laneratzearen eremuan gizarte-berrikuntzaren erreferente dira. Ekimen honen bidez, talde behartsuan artean lana sustatzeaz gain, ezgaitasunen ikusgaitasuna eta normalizazioa laguntzen dute anitza den gizarte baten parte gisa. 40 pertsona baino gehiagok lan egiten du Azpeitian eta Gasteizen dauden supermerkatu hauetan.

Bestalde, EROSKIk talde behartsuen laneratzerako beste erakunde batzuekin lan egiten du, hala nola, ONCE Fundazioa, Gurutze Gorria eta Ijitoen Idazkaritza. 2017an, gizartetik baztertzeko arriskuan zeuden 200 gazte inguruk EROSKIn praktikak egin dituzte. Horietatik, % 24ak gure dendetan lan-kontratua lortu du.

Eroski y Gureak

Kooperatiba-espiritutik ematen dugu prestakuntza

EROSKIren ziklo estrategiko berrian prestakuntza funtsezkoa da. Pertsona talde ezberdinen gaitasunak sustatzea lehiakortasuna hobetzeko asmoz EROSKIren gaur egungo zuzendaritza taldearen lehentasunetako bat da.
  • 207.000 ordu eskaini dizkiegu prestakuntza modalitate guztiei.
  • Ia bi milioi euro inbertitu da.
  • Urtean zehar, zortzi ikastaro garatu ditugu kontratazio konpromisoarekin. Horiei esker 74 kontratu berri lortu dira, aurreko deialdietako batezbestekoa baino gehiago.
  • 196 pertsonek EROSKIn lanez kanpoko praktikak egin dituzte eta horietako 47 dagoeneko gure langileak dira.
Trabajadora de Eroski en pescadería

Hizkuntza aniztasuna

EROSKIn prestakuntza errazten dugu eta langileei diru-laguntza ematen diegu berezko hizkuntzak eta atzerrikoak ikas ditzaten. 2017an, 100 pertsonek jaso zituzten diru-laguntza hauek hizkuntza-profila hobetzeko. Horrela, entzumen aktibora eta gure bezeroei arreta pertsonalizatua ematera zuzendutako gaitasun profesionalak garatu zituzten.

Talentua garatzen dugu

EROSKIk eta Mondragon Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute profesional berriak EROSKIra sartzeko eta bi erakundeen artean talentua transferitzeko. Horretarako etengabeko prestakuntza programak, enpresa-kudeaketan metodologia berrikuntza, ezagutza teknikoaren transferentzia eta barne ekintzailetza proiektuentzat talentu ekosistema berri baten sorrera erabili dira.

Asmoa kooperatiba-kulturatik abiatuta talentu-partekatzea sustatzea da, bi erakundeak osatzen dituzten pertsona talde ezberdinen gaitasunak indartzeko eta batera egiten diren ekimenetan lan egiteko. Ekimen hauek enpresaren eremu guztietan lehiakortasuna hobetzera zuzenduta daude.

Firma del convenio de colaboración entre EROSKI y Mondragón Unibertsitatea

SUMMA programaren zuzendarien I. promozioa

EROSKIk “SUMMA” zuzendaritza Talentua eta Garapenerako Programaren I. edizioa burutu du. Hogei bat Bazkide Langilek kooperatiban berrikuntzaren eragiletzat ekiten duen programa bat bukatu du, hazten jarraitzeko eta lehiakorragoak izateko asmoarekin.

I promoción de directivos del programa Summa

Ekintzaileekin hitzarmen berria: CEAJE

EROSKI denda frankiziadunen sarean 3.315 langile aritzen dira. Autokudeaketako kooperatiba kultura dugu eta oso ondo dator beren enpresa sortzeko apustua egiten duten ekintzaileen filosofiarekin. Gure Bazkide Langileen artean banaketaren sektorean aukerak eta enplegua sortzeko prest dauden talentuak ditugu. Baina, ekintzailetza sustatzen duten entitateekin lan egiten dugu eta hitzarmenak sinatzen ditugu ere. EROSKI frankiziek eta Enpresari Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioak (CEAJE, gaztelaniaz) berriki lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute ekintzailetza lagundu eta bultzatzeko. Gure frankizia-eredua egonkorra den elikagaien sektoreko negozio-aukera bat da enpresari gazteentzat, azken urteotan frogatu denez. Izan ere, sektore honek hazkuntza iraunkorra du berriz ere eta 2018ra begira merkatu-itxaropenak oso onak dira.

Nuevo acuerdo con emprendedores: CEAJE

Ekintzailetzari bultzada

EROSKI frankiziek eta CEAJEk lankidetza- hitzarmen bat sinatu dute ekintzailetza lagundu eta sustatzeko.
https://vimeo.com/242571202

Berdintasunean erreferenteak

Duela hamarkada bat baino gehiagotik, EROSKIk Berdintasunerako Behatoki bat dauka eta bertatik erakundearen edozein eremuan printzipio hau sustatzera zuzendutako ekintza guztiak koordinatzen dira. Behatoki horretatik gure gizartearen gaitza den genero-indarkeriaren kontra borrokatzen dugu eta gure langileak, gure kontsumitzaileak eta, orokorrean, gizarte osoa babesteko lan egiten dugu. Horretarako, sentsibilizazio, hezkuntza eta informazio kanpaina ezberdinak martxan jartzen ditugu. EROSKIn gizonen eta emakumeen arteko desorekari laguntzen dion edozein jarrera erauzi nahi dugu. Horregatik, ekitate-printzipioari jarraikiz, kooperatibaren kide guztientzat aukera profesional eta pertsonal onenak sortuko dituzten baldintzak sustatzen ditugu.
  • Erakundean genero-indarkeri kasuren bat hautematen bada, anbizio handiko jarduera protokolo bat daukagu.
  • Gure langileak berdintasunezko hizkuntza eta hizkuntzaren erabilera inklusiboari buruzko prestakuntza ematen diegu.
  • Supermerkatuetan Segurtasun Plana ezarri dugu, genero gaiak kontuan izanda. Emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako kanpaina ofizialetan eta homofobia, transfobia eta lesbofobia egunean laguntzen dugu. Pertsonak babesten ditugu beste edozeren gainetik.
Trabajadores Eroski panadería

Bizitza pertsonala eta lanbide-bizitza uztartzea

Uztartzea gure langile guztien proiekzio pertsonalaren eta profesionalaren partetzat hartzen dugu. Elkarte kooperatiboa izanik, interes eta helburu aniztasunean sinesten dugu eta elkarte barruan sortzen diren behar guzti horiek bultzatu nahi ditugu. Lan-denboraren kudeaketa optimoa gure lehentasunetako bat da ere eta gure bazkideek proposatutako gaiei erantzuteko lan egiten dugu.
  • Lanaldi murriztua hartzeko erraztasunak eman ditugu.
  • Familiako kide baten ospitaleratze edo ebakuntzagatiko baimenak luzatu ditugu.
  • Hirugarren mailako ahaidetaraino luzatu dugu heriotzagatiko baimena.
  • Baimenak ematerakoan, bikote egonkorrak kontuan hartzen ditugu, nahiz eta izatezko bikoteen erregistroan ez egon.
  • Red DenBBora Sarean gaude, denbora hobeto kudeatzeko konpromisoa hartu duten hamar enpresa dituena.

Zaintzen gara: laneko osasun eta segurtasuna

EROSKI taldeak laneko arriskuak prebenitzeko berezko zerbitzua dauka, Prebentzio-zerbitzu mankomunatu lege modalitatepean eratutakoa. Honek Laneko segurtasuna, Industria-higiene eta -ergonomia, eta Psikosoziologia Aplikatua espezialitateei estaldura ematen die kide diren enpresei.

2017an zehar, taldearen negozio ezberdinen planak berrikusi eta eguneratu dira, halaber, arriskuen ebaluazio orokorra eta arrisku psikozosialen ebaluazioa. Orobat, prebentzioko barne-auditoretzak eta antolatutako ikuskapenak egin dira. Azken hauek zentroetako berezko ikuskari taldeek egin dituzte. Talde hauek hautemandako arazoak zuzentzeko proposatutako zuzenketa ekintzen jarraipena egin dute gerora. Zentroetan larrialdi-simulakroak egin dira ere, ebakuazioarekin eta ebakuaziorik gabe.

Prestakuntza arloan, 33.000 ordu baino gehiago erabili dira prebentziorako oinarrizko ikastaroetan, lanpostuko arriskuei edo larrialdietarako jokabideei buruzko berariazko prestakuntzetan. Ikastaro hauetan 14.000 langilek parte hartu dute.

Barne-komunikazioa

Gure kooperatiba-espiritua bete-betean gure barne-komunikaziorako politikan islatzen da. EROSKIn barne-komunikazioa ezinbestekoa da erabakiak hartzeko eta aldaketak zein etengabeko hobekuntza bultzatzeko. Tresna ugari eta hainbat argitalpen dauzkagu horretarako (erakundearen maila guztietan informazioa hedatzen dute horiek), baita Intranet korporatiboa bera ere; Bazkide Langile orok eskuragarri ditu azken horretan lanbide-arloan zein elkarte-intereserako baliagarri diren edukiak.

2017an, barneko 55 informazio-jardunaldi egin ditugu eta horietan 5.000 Bazkide Langile baino gehiago bildu dira enpresa-egoera eta kooperatibaren etorkizuneko planak zuzenean, bertatik bertara eta modu parte-hartzailean ezagutzeko. Jardunaldi hauen buru Zuzendaritza Gorena izan zen bazkideei gehiago hurbiltzeko helburuarekin. 150 bazkideetako taldeak egin ziren komunikazio arinagoa eta iritzi hartu-eman eraginkorragoa lortzeko.

KREA Sarien IV. edizioa

KREA sariek, jada laugarren edizioan, EROSKI dendetako lantaldeek autokudeaketaren esparruan garatutako ekimen onenak aitortzen dituzte. Aurtengo deialdira zentro guztietatik etorritako 120 hautagai baino gehiago aurkeztu dira. Epaileek 18 ekimen aukeratzen dituzte kategoria ezberdinetan sailkatuta: “Gure bezeroak” (bezeroari arreta); “Bertakoak gara” (inguru sozialarekiko inplikazioa) eta “Guztiok bat eginik” (talde-lana).

Premios Krea Eroski