Gizarte-eraldaketa

Proiektu kolektiboa gara gizarte osoari irekia

Gizarte-eraldaketa gure DNA kooperatiboaren parte da. EROSKIren misioa, hasieratik, gizarte hobeago bat lortzen laguntzea da, bereziki gertuen duen ingurunean. Horretarako, oinarrizko lau eremutan lan egiten dugu: kontsumitzailearen informazioa, bizitza-ohitura eta elikadura osasungarriak sustatu, kontsumo iraunkorra, eta elkartasun-ekintza eta behar dutenentzako laguntza-sustapena.

Kontsumo kooperatiba garen heinean, gizarte hobeago bat sortzeko, garapen iraunkorraren eta ingurumenaren errespetuaren alde egingo duten jokabideak sustatzeko eta kontsumo-ohitura osasuntsu eta orekatuak sustatzeko lan egiten dugu. Honen bidez, gure bezeroak eragin handia duen gizarte-eraldaketa txiki baten partaide senti daitezen nahi dugu

Kontsumitzailearen informazioa konstante bat da eta offline eta online kanal anitz ditu inor kanpoan gera ez dadin eta gure mezua publiko guztietara hel dadin. Consumer aldizkaria gure erakustokirik onena da esparru ezberdinetan joera den guztia komunikatzeko, hala nola, elikadura, osasunaren zaintza, haurtzaroaren arreta, ingurumena. Halaber, gure Bazkide Bezeroak kezkatzen dituen etxeko ekonomiaren arlo nagusiei buruzko informazioa emateko tokia da. Gainera, sukaldaritza errezeta osasuntsuak eta orekatuak, kontsumo ohiturei buruzko aholkuak eta gomendioak eta osasunarekin loturiko gaiak jasotzen ditu.

Osasunaren eta bizitza osasuntsuaren sustapena EROSKIk garatzen dituen zenbait programa eta kanpainetan gauzatzen da. Honen adibide dira Ekilibria, bazkide bezeroei doako aholkulari nutrizionala eskaintzen dien programa, edo Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa, azkeneko lau urtetan lehen hezkuntzako 400.000 ikaslek egin dutena eta kooperatibak haurtzarotik hasita prestakuntza nutrizionalarekin duen konpromisoaren adierazle dena. Anbizio handiko prestakuntza programa da eta bere helburua bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea da elikadura txarrarekin lotutako gizentasuna, diabetesa eta beste arazo kardiobaskular askoren antzeko gaixotasunak saihesteko. EROSKIk berezko Elikadura Eskola dauka. Honek elikadura-ohiturei buruzko ikerketak eta txostenak egiten ditu eta gure menuak hobetzeko tailerrak eta ikastaroak antolatzen ditu.

Elikagaien zarrastelkeriaren aurkako borroka EROSKIren eraldaketaren beste eragile nagusietako bat da. Elikagaien Bankua bezalako elkarte ezberdinekin elkarlanean, EROSKIk produktuen bizi-zikloa luzatzen, gizartearekiko arduratsuak diren jokabide berriak sustatzen eta, azken finean, kooperatibarekin nolabait lotuta dauden pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.

Kontsumitzailearen informazioa

EROSKI CONSUMER aldizkaria

1.200.000ko aleko tiradarekin, EROSKI Consumer kontsumitzaileak, besteak beste, elikadura, elikadura-segurtasuna, osasuna, ingurumena eta elkartasunarekin lotutako gaiei buruz prestatu eta informatu nahi dituen komunikazio-kanala da. Erosketa-giden eta ikerketa-gaien bidez, erosketa-erabakietan asmatzeko beharrezko datuak ematen dira.

Paraleloki, aldizkariak kontsumitzaileak erosketan asmatzen laguntzeko zenbait gida argitaratzen ditu. Aurreko urtean jorratu ziren gaiak hauek izan ziren, besteak beste: jaki ontziratuak, mahaiko olibak, tomate-saltsak, ontziratutako txibiak, olagarroa eta txipiroiak, haziak, garagardoak, moldeko ogia edo otarrainxkak.

Ikerketa txostenak, bere aldetik, elikadura-gastua, itsasoko hondakinak, kontsumo arduratsua, produktu ekologikoak, elikadura-nahasmenduak, txertoak, azukrea edo etxeko ekonomia bezalako gaien ingurukoak izan ziren.

Eroski Consumer aldizkariak

CONSUMER.ES

CONSUMER.ES gure kontsumitzailearentzako informazio-atariak 60 milioi bisita jasotzen ditu urtean.

Elikadura, Haurra, Osasuna eta Elikagai-segurtasuna eta Animaliak dira bisita gehien jasotzen dituzten atalak. 260.000 pertsona baino gehiago da gure informazio-buletinaren harpidedun.

Elikadura osasungarria

EROSKIren Elikadura Eskolak ohitura osasungarriak sustatzen ditu

Duela lau urte, EROSKIk bizitza-ohitura osasungarriak sustatzeko programa aitzindaria abian jarri zuen. EROSKI Elikadura Eskolak bultzatutako Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programak (EOOHP) 9 eta 12 urteko haurrak eta hauen ingurua sentsibilizatu nahi ditu elikadura orekatu eta bizimodu osasungarriaren garrantziaz. Horretarako eta zenbait aditurekin batera, zenbait unitate didaktiko diseinatu dira eta Espainiako hezkuntza zentro guztiei doan eskaintzen zaizkie. Aurreko urtean, Espainia osoko Lehen Hezkuntzako zentroetako 189.000 ikaslek parte hartu zuten programaren lau edizioetan. Martxan jarri zenetik, ia 2.800 zentroetako 400.000 ikasle baino gehiagok programa hau egin dute. Programa honek presente dagoen inguruarekiko eta ohitura iraunkorretara aurrera egiteko gizarte-eraldaketarekiko konpromiso handia adierazten du.

Programa Batzorde Zientifiko batek prestatu du. Batzorde hau diziplina desberdinetako profesionalek osatzen dute: medikuntza eta pediatria, nutrizioa eta dietetika, psikopedagogia eta pedagogia. Gainera, edukietan denbora honetan zehar parte hartu duten irakasleen ekarpenak jasotzen dira, ezinbesteko materiala bihurtuz.

Aurtengo berrikuntzen artean, hauek nabarmentzen dira: hornitzaileei egindako bisitak eta Basque Culinary Centre-eko adituen laguntzarekin egindako tailerrak. Ikasleek erosketa osasungarria egiten ikasten dute, elikagaien jatorria eta ezaugarriak ezagutzen dituzte eta menu orekatuak garatzen dituzte.

Escuela de la Alimentación de EROSKI

GEK kanpaina onenari aitorpena

Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programak (EOOHP) Enpresa-erantzukizunaren Komunikazioaren eta Ekintzaren Behatokiaren OCARE 2017 saria jaso zuen. Zehazki, sari hauen bigarren edizioak programa hau Espainian 2016an burututako GEK komunikazio-ekintza onenetarikoen artean aitortzen zuen.

OCARE 2017 sariek Espainian garatutako Gizarte-Erantzukizun Korporatiboari (GEK) buruzko Komunikazio ekimen eta ekintzarik onenak aitortzea du helburu. OCARE 2014an jaio zen, San Pablo CEU Unibertsitateak eta Medialuna aholkularitzak bultzatuta, instituzioek bere GEK hobe eta gehiago komunikatzen animatzeko helburuarekin. Bere zuzendaritza taldea eta Aholkularitza Kontseilua Komunikazioaren eta Gizarte-erantzukizun Korporatiboaren esparruko profesionalek osatzen dituzte.

Logos alimentación saludable

Iraunkortasuna

Denda ekoiraunkor gehiago

EROSKIk gizarte-eraldaketarekin duen konpromisoa dendetan islatzen da ere bai. Horrela, belaunaldi berriko dendek kooperatibak 2012an era aitzindarian garatutako zero-emisio lehenengo dendan garatutako eraginkortasun energetikorako neurriak ezartzen dituzte. Denda honen energia-kontsumoa % 60an murriztu ohizko supermerkatu baliokide batekin alderatuta.

Gaur egun, EROSKIk, denda bakoitzaren zaharberritzearekin batera, eraginkortasun energetikoko neurriak sustatzen ditu kokapen bakoitzaren berezitasunei jaramon eginez aurrezpen energetikorako aukerak maiximizatzeko. Berrikuntza hauek establezimenduaren diseinu klimatikoan eta hotz-instalazioetan, argiztapen-sistemetan eta hondakinen murrizketan biltzen dira, azken honetan “Zero Hondakin” programak garrantzi nabarmena hartzen duelarik. Programa honen bidez, salmentarako baztertzen diren baina giza-kontsumorako egokiak diren elikagaiak EROSKI denda bakoitzetik gertu dagoen elkarte solidarioei ematen zaizkie.

Tiendas ecosostenibles Eroski

Elikagaien zarrastelkeriaren aurka

Duela zenbait urte hasitako eta mantendutako kanpainak eta kanpaina berriagoek agerian uzten dute EROSKIk elikagaien zarrastelkeriaren aurka duen konpromisoa. Elikagaien Bankuarekin, zeinarekin 20 urtez lan egin dugun, eta beste gizarte-erakunderekin dugun lankidetza estuaz gain, EROSKIk gai honen inguruan hiritarrak kontzientziatzeko kanpaina ezberdinak jarri ditu martxan.
  • EROSKIren Zero Hondakina Programa bere dendetako elikadura-soberakinekin onura lortzeko sortu zen. Horrela, soberakin hauei bigarren aukera bat ematen zaie zenbait gizarte-elkarte eta -erakundeei esker. 2017an, egoera onean zeuden eta kontsumorako egokiak ziren 4.755 tona elikagai baino gehiago eman ziren dohaintzan.
  • Gainera, “Kilo Operazioa” edo “Bilketa Handia” bilketa-kanpainei esker, EROSKIk eta bere bezeroek beste 2.437 tona elikagai eman dute dohaintzan. Bi ekimen hauei esker 7.000 tona elikagai bildu dira, freskoak barne, urte oso batean zehar 4.341 familiek kontsumitzen dituzten elikagaien baliokidea.
  • EROSKIk eta Hispacoop-ek (Espainiako Kontsumitzaile- eta Erabiltzaile-kooperatiben Konfederazioa) indarrak batu dituzte gaur egun elikagaien zarrastalkeriak duen eragina murrizteko xedez. Kanpaina elikagaiak eta hauen ontziak hobeto kudeatzeko Osasun, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasunerako Ministerioaren Kontsumo, Elikadura-segurtasun eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren “Hondakinen Kudeaketa, elikagaien zarrastalkeria eta kontsumo arduratsua” proiektuaren parte da.
Banco de alimentos de Eroski

Ekonomia zirkularra

EROSKIk Ekonomia Zirkularra deritzonaren printzipioei jarraikiz lan egiten du. Hau da, produktu eta zerbitzuen balioa ahalik eta denbora luzeena mantenduz lehengaien, baliabideen eta energiaren hondakinak eta kontsumoa murrizteko helburuari jarraikiz. Produktuaren zikloa ixtean datza azken finean. Horretarako natura-eredua erabiltzen da eta ekodiseinua, kontsumo arduratsua eta garapen iraunkorra gailentzen dira.

EROSKIren Ekonomia Zirkularraren programak lehengai ezberdinentzako birziklatze-zirkuituak ezartzen ditu. Horretarako, alderantzizko logistikako prozesuak garatzen dira, dendetatik plataformetara eta hornitzaileengana, berrerabiltze eta birziklatze egokia ziurtatzeko helburuarekin, hondakinak murrizte aldera.

2017an, 25.081 tona hondakin baino gehiago birziklatu da (papera, kartoia, ontziak, porez, egurra eta beste batzuk). Gainera, 5.490.795 palet eta 41.823.759 plastikozko kutxa berrerabili dira. Poltsa berrerabilgarriaren sustapenari esker, 631 milioi plastikozko poltsen erabilera saihestu da. En 2017, se ha reciclado más de 25.081 toneladas de residuos (papel, cartón, envases, porex, madera y otros). Además se han reutilizado 5.490.795 palets y 41.823.759 cajas de plástico. Gracias al fomento de la bolsa reutilizable, se ha evitado el uso de 631 millones de bolsas de plástico.

Ekonomia zirkularraren eskema

Izar Solidarioak

Aurten, EROSKIren Izar Solidarioak kanpaina Nazio Batuen Errefuxiatuen Agentziarekin (ACNUR, gaztelaniaz) eta UNICEFeko Espainiako Batzordearekin (Haurtzaroarentzako Nazio Batuen Fondoa) elkarlanean garatu da eta 72.000 euro bildu ditu. Gabonetako epe osoan zehar, kontsumitzaileek Gabonetako apaingarri hau bi euroko prezio sinbolikoan eros dezakete supermerkatu- eta hipermerkatu-sare osoko kutxa-lerroetan eta online supermerkatuan. Ideia langile baten proposamenetik dator. Izar horietan urte osoan zehar bizitako esperientziarik onenak idaztea proposatu zuen. Jasotako dirua haurtzaroarekin lotutako gizarte-proiektuetarako erabiliko da.

ACNUR eta UNICEFekin batera elkartasun-kanpaina

Ondoz ondoko hirugarren urtez, Gabonetan EROSKI dendetan Izar Solidarioak kanpaina garatu da ACNUR eta UNICEFekin batera. https://vimeo.com/243118868

Planetaren orduarekin

Urtero bezala, EROSKIk “Planetaren ordua” kanpainan parte hartu du. WWFk Nazio Batuen babesarekin bultzatutako kanpaina horren xedea klima aldaketaren aurkako borrokaren beharrari buruz kontzientziatzea da. Ingurumenaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren garrantziaz kontzientziatzeko beharraz eratorritako ideia da.

Munduko Ituna

Aurten berriro ere Munduko Itunarekiko atxikimendua berretsi dugu; Nazio Batuek proposatutako nazioarteko ekimena da hori. Helburua erakundeen borondatezko konpromisoa lortzea da gizarte-erantzukizun mailan, giza-, lan-, eta ingurumen-eskubideetan oinarritutako printzipio batzuk ezarriz. 2002an Ituna ezarri zenetik sinatu du hitzarmena EROSKIk.

Kudeaketa Etikoa eta Gardentasuna

Kode Etikoa Gure kode etikoa eguneroko kudeaketaren ardatza da, eta praktikan honako jarduera-lerro hauei dagokio:
  1. Kudeaketa etikoa zuzendaritzaren helburu nagusien artean TXERTATXEA.
  2. Legeetan bildutako gizarte-erantzukizuneko mailak ONARTZEA eta etengabe hobetzen LAGUNTZEA.
  3. Adierazleen bidez, erakundearen jokabide etikoa EGIAZTATZEA hobekuntzak behar dituzten jarduera-alorrak zehazteko.
  4. Kudeaketa Etikoa hobetzeko HELBURUAK FINKATZEA eta hori lortzeko planak egitea eta gauzatzea.
  5. Kudeaketa-sistemaren aplikazioan inplikatutako pertsona guztiei PRESTAKUNTZA ETA INFORMAZIOA EMATEA eta gizarte-erantzukizuneko jardunbide egokien aplikazioa sustatzea.
  6. Darabilgun kode etikoa modu egokian JAKINARAZTEA hornitzaileei eta azpikontratistei, gizarte-erantzukizunari buruzko ezagutza transferitzeko mekanismoak sortuta.
  7. Kanpoko alderdi interesdunak (kontsumitzaileak, auzo-elkarteak, Administrazioa, bezeroak, hornitzaileak eta abar) ARTATZEA gure gizarte-portaerarekiko interesa agertzen duten heinean.
  8. Kodea KOMUNIKATZEA gizarteari modu ireki eta eraginkorrean, arauak eta helburuen betetze-maila jakinarazita.