Balio-katea

"Gure kontsumitzaileen eskariak asetzeko berritzen dugu"

Javier Amezaga Baliabideen Zuzendari Nagusia

Merkataritza-lehiakortasuna hobetzen dugu

Gure bazkide kontsumitzaileentzako balioa sortzeak gure eguneroko lana mugitzen du. “Zurekin” eredua abiarazterakoan, ezberdintasun hori banaketaren ziklo osora hedatu da eraginkorragoak eta lehiakorragoak izateko xedez eta gure bezeroentzako produktuen eta zerbitzuen eskaintzarik onena lortzeko asmoarekin. Ezberdintasun hori kooperatibaren ardatz estrategikoetan islatzen da eta baita gure baliabideak optimizatzeko ematen ditugu pausu guztietan ere, betiere helburua gure kontsumitzaileentzako balioa sortzea delarik.

Horregatik gure “Eraginkortasuna hobetzeko 2017-2020 Planak” berrikuntzak jasotzen ditu balio-kate osoan. Berrikuntza horiek gauzatzeko proiektuak ditugu, esaterako hornitzaileekin edo bazkideekin negoziatu edo gure Bazkide Bezeroekiko harreman pertsonalizatuago bat lortzeko, merkataritza eta logistika-prozesu guztiez gain. Gure 22 plataforma logistikoei esker, hobekuntza nabarmenak lortu ditugu hornikuntza-katean eta gure zentro guztien hornikuntza eraginkorrean. Guzti hau, talde kanal orotasunez lan egiten dugun taldea garela eta interes-talde guztiekin harremanak izateko modu ezberdinak ditugula kontuan izanik. Hori dela eta, online erosketa zerbitzua hobetu dugu, bilketa-puntu gehiago sortuz eta entrega egunean bertan erraztuz.

Gaur, tokiko eta eskualdeko-ekoizle sare zabala daukagu. Horiekin bere dimentsiora egokitutako erosketa- eta hornikuntza-politika bat lantzen dugu. Hornitzaile-harrobi bat sortu dugu hurbiltasuneko eskaintza onena eduki ahal izateko eta horretan aitzindari izan gara. Izan ere, gure kontsumitzaileen gehiengoarentzat erreferentzia gara kalitatezko tokiko produktuak erosteko orduan.

Balio-kate osoan berriztatzen dugu eraginkorragoak izateko eta gure kontsumitzaileen eskaerak asetzeko

Duela gutxi, EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun konpromiso berriak argitaratu ditugu elikadura osasungarria eta kontsumo arduratsuagoa sustatzeko asmoz. Ildo horretan, gure berezko markan, fabrikatzaileen markekin eta gure tokiko hornitzaileekin dugun harremanetan berrikuntzak egin ditugu. Bi ardatz hauek sustatzeko, bazkide berriak bilatzen jarraitzen dugu, gure erosketa prozesuak optimizatzeko aliantzak sortzen ditugu eta gure Bazkide Langile eta Bazkide Kontsumitzaile guztiak taldearen erabaki garrantzitsuen partaide egiten ditugu, hurbiltasun erosketetan eta gainontzeko kanaletan erreferentzia entseina izan dadin.

Gauden eskualde guztietako nekazaritzako elikagaien 4.500 hornitzailerekin lan egiten dugu
Tokiko produktuen 1.768 erreferentzia berri gehitu dugu, guztira gure eskaintza 22.000 erreferentzietara zabalduz
Berezko markako 260 produktu berri atera ditugu eta beste 104 produkturen formulazioa berritu da hobekuntza nutrizionalaren planaren barruan

Azkeneko bost urtetan, garraioak atmosferan isurtzen dituen gas kutsakorrak %14ean murriztu ditugu

2017an CO2 emisioen 1.670 tona saihestu dira, gure balio-katean egindako hobekuntzei esker

Gure taldeak 25.081 tona hondakin birziklatzea lortu du
22 plataforma logistiko ditugu, guztira 360.000 m2 eta horietatik milioi bat kutxa baino gehiago igarotzen dira egunean
"Lean&Green" plataformari atxikituta prozesu logistikoetan emisio kutsakorrak murrizteko

Proposamen pertsonalizatuak sortzen ditugu

Gure balio-katearen xedea bezero bakoitza pozik egotea da. Horretarako bitartekoak hauek dira: erosketetan gero eta pertsonalizatuagoa den proposamena, aukera-askatasun handiagoa eta aurrezpen handiagoa. Gure bezeroen gogobetetzean oinarrituz balio-kate eraginkorrena eraiki nahi dugu, beraientzako berritzen jarraitu nahi dugulako, bai hornikuntza-katearen maila guztietan eta baita kudeaketa logistikoan ere.

Horrela, gure plataforma aurreratuei esker, banaketaren zati handi bat automatizatzea lortu dugu, Elorrioren (Bizkaia) edo Zaragozaren kasuan bezala, edo fruta eta barazki-eskarien prestakuntzarako prozesuak automatizazioa Mallorcan.

Ildo berean, aurten gure hornitzaileekin topaketa estrategikoak bultzatu ditugu. Fabrikatzaileak eta banatzaileak hornikuntza-kate eraginkorragoa eta optimizatuagoa lortzeko elkarrekin lan egin behar dugula uste dugulako.

Kudeaketa Logistiko Plan berrian, 2020an begirada jarrita 2017an hasi zena, eremu honetan garapen handiak jasotzen ditu. Adibidez, hornikuntza-kateko maila ezberdinetan eskatzen diren bizitza baliagarriaren egungo irizpideak berrikustea, gure plataformetako arriskua kontrolatuz eta azken bezeroarentzako bizitza baliagarria babestuz. Horregatik, erreferentziako fluxu hoberenaren berrikusketa sistematizatu da: hemendik aurrera, erreferentziaren errotazioak eta modalitatearen araberako hornikuntza-kostuak baldintzatuta egongo da. Sistematizazio honi esker, fluxuak erreferentzia ezberdinen eskariaren garapenari molda daitezke.

Halaber, hozketa- eta izozte-prozesuetako deskarga-parrilaren hedapenean aurrera egingo dugu, gainontzeko plataformatan ezarriz. Era honetan, gure plataformetako deskargak planifikatu eta arindu ditzakegu eta beharrezkoak ez diren itxarote-denborak saihestu ditzakegu.

EROSKIren balio-katea

EROSKIren balio-katea eskema

Plataforma logistikoen mapa

Gaur egun 22 plataformek osatzen dute EROSKIren sare logistikoa. Horietatik 12 freskoentzat dira, 9 elikadura produktuentzat eta bat elikadurakoak ez diren produktuentzat; 6 zirkulazio-anezka ere badago. Plataforma eta anezka logistikoen mapa honek 360.000 m2ko azalera dauka eta oso eraginkorra den estaldura logistikoa eskaintzen dio gaur egungo merkataritza-sareari; sare horretan zehar eguneko ia milioi bat kutxa igarotzen dira.

Madril, Elorrio (Bizkaia), Zaragoza eta Mallorcako plataforma logistikoak oso automatizatuta daude. Era horretan, produktu sorta handitu daiteke kontsumitzaileek aukera-askatasun handiagoa izan dezaten. Aldi berean, biltzen denetik dendan eskuragarri egon arteko denbora murrizten da elikagai freskoetan espezializazio handiagoa lortzeko, batez ere denboraldiko produktuetan.

EROSKIren antolaketa logistikoa 5 eremutan banatuta dago; Plataforma, Hornikuntza eta Garraioa; eta Proiektuak eta Etengabeko Hobekuntza eta Balio-Katea diren eta aurrekoen arteko sinergiak bilatzen eta koordinatzen dituzten eremu transbertsalak.

Plataforma logistikoen mapa

Lankidetza-ingurune berriak hornitzaileekin

EROSKIk hornitzaileekin lankidetza-ingurune berritzaileak garatzeko lan egiten du, bere merkataritza-eskaintzaren lehiakortasuna hobetzeko asmoz.

Ekimen honi esker kontsumitzailearen esperientzia hobetuko duten partekatutako erabakiak hartzeko aukera izango dugu funtsezko eremu hauetan: produktu-sortaren zabalera eta aukera-askatasuna, prezioa, promozioa eta ikerketa, eta produktu berrien garapena.

Conferencia Eroski

Erosketak etxean entregatzeko zerbitzu espres berria

EROSKIren online erosketa zerbitzuak, Espainiako hoberena aitortua, egun berean erosketa etxean jasotzeko modalitate berria eskaintzen du. Zerbitzu hau Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean dagoeneko erabilgarri dago. Egunean bertan online eskariak etxean jasotzeko zerbitzu hau astelehenetik ostiralera dago erabilgarri eta ez du bezeroarentzako kostu gehigarririk. Eskaria 15:00ak baino lehen egin behar da. Funtzionamenduan egon zen lehenengo egunetan, bezeroen % 20ak erosketak egunean bertan jasotzea eskatu zuen.

Berehalako entrega modalitate berri hau egunean bertan entregatzeko “Click&Drive” eta “Click&Collect” bilketa-guneei gehitzen zaie. Hauetan, bezeroek EROSKI onlinen egindako eskariak ordu batzuk barru jaso ditzakete, lerroan jarri eta itxaron gabe.

Mujer comprando a través de Eroski online

CO2 emisioen murrizketa

Gaur egun indarrean dagoen garraio-ereduak aldaketak eragin ditu gure ibilbide guztien plangintzan, bai hornitzaileengandik plataformetarako bideetan eta bai horietatik dendetarainoko banaketa kapilarrean. TMS (Transport Manager System) sistemak ibilbideen plangintza eta monitorizazioa optimizatzen du, eta hala salgaien betetzea hobetzen da eta joan-etorriak, gidatze-denborak, kilometroak eta erregaia aurrezten dira.

Azkeneko bost urtetan, garraioak atmosferan isurtzen dituen gas kutsakorrak % 14ean murriztu ditugu, horrek esan nahi du 8.000 tona CO2 emisio baliokide saihestu dela. Azkeneko ekitaldian bakarrik CO2 1.670 tona saihestu da.

“Lean & Green” proiektua

Gure dendek, instalazioek eta prozesuek ingurunean duten eragina murriztea oraindik ere gure konpromiso handietako bat da. Testuinguru honetan, EROSKIk, kontsumo sektoreko beste hamabost enpresekin batera, Europako “Lean&Green” plataforman sartu da. Plataforma honen helburu berezia, gehienez bost urteko epean, hornikuntza-katearen emisioak % 20ean murriztea da. Horretarako, ekintza-plan bat garatzen ari gara. Plan horrek gure karbono-aztarnaren kalkulu zehatza eta murrizketa hori lortzeko planifikatutako zenbait hobekuntza-neurri jasoko ditu.

Logo premio Lean&Green

AGECORE, europar erosketa-aliantzarik handiena

Agecore nazioarteko aliantza, Europako erosketa-aliantzarik handiena da. Aliantza horretako kideak honako hauek dira: EROSKI, ITM Taldea (Frantzia), EDEKA (Alemania), COLRUYT (Belgika), CONAD (Italia) eta COOP (Suitza). Kide guztiek epe luzerako ikuspegi estrategikoa partekatzen dute, enpresa independenteak eratzeko balioetan oinarrituta.

Aliantza horren helburua kontsumitzaileei aukera-askatasun handiagoa ematen dien produktu-sorta zabalagoa eta prezio hobeak eskaintzea da, gure hornitzaileentzako negozio-aukerak zabaltzearekin batera. Bere merkataritza-jarduera Europako 8 herrialdetan garatzen da (Alemania, Belgika, Espainia, Frantzia, Italia, Suitza, Polonia eta Portugal). Aliantza, era berean, kideentzako topagune bat da, kontsumo iraunkorraren, kalitatearen kudeaketaren, denda-formatuen eta tokiko ekoizle txikiekiko lankidetza-programen moduko alorretako ezagutza-trukearen bidez sinergiak bilatze aldera.

Logo AgeCore

BCC-EROSKI saria, elikadura-berrikuntza tokiko produktuekin

Basque Culinary Center eta EROSKI Sariaren VI. edizioa. Sari hau Espainian jardunean dauden sukaldari profesional guztientzat irekita dago eta bere helburua Espainiako eskualde ezberdinetako aberastasun kulturala eta gastronomikoa osatzen duten barietate eta espezieak sustatzen eta erabiltzen dituzten sukaldariak aitortzea eta saritzea da.

Ingurune hurbilenean ekoiztutako elikagaietan oinarritzen diren proposamen osasungarri, iraunkor eta berritzaileak, zeinak ekoizleekin eta espezie, barietate eta zaporeen biodibertsitatearen babesarekin gizarte-konpromisoa adierazten duten.

Donostiako Amelia jatetxeko Paulo Airaudio Premio BCC Eroski Sariaren VI. edizioan sariduna izan da Errota, baratxuri beltza eta azenarioa” errezetarekin.

Premio BBC de Eroski

Donostiako Amelia jatetxeko Paulo Airaudo, “Premio BCC EROSKI Saria”ren irabazlea

Basque Culinary Center eta EROSKIren VI. edizioan bi elkarteek tokiko tradizioko elikagaiei balio berri bat emateko lan egiten duten sukaldaritza-profesionalak aitortzen dituzte berriro ere. Izan ere, profesional hauek elikagaiei dimentsio gastronomiko eta berritzaile berria ematen diete. Edizio honetan saria Donostiako Amelia jatetxeko Paulo Airaudorentzat izan zen.
https://vimeo.com/2425896832

Tokiko elikagaiak eta ingurunean sortzen duten aberastasuna sustatzen ditugu

Gure kontsumitzaileek badakite tokiko produktuaren aldeko apustua EROSKIren nortasunaren ezaugarri bat dela. EROSKI dendetan produktu fresko eta hurbiltasuneko produktu sorta handiaren ziurtasuna dago, baina baita apartekoak, ezberdinak eta kalitatezkoak diren ehunka erreferentzia ere. Erreferentzia hauek tokiko ekoizle txikiek eta inguruko enpresek hornitzen dituzte, eskualdeen garapenarekin dugun konpromisoa eta gure gauzetan, balio gehigarri gisa, dugun konfiantza adieraziz. Horrela, EROSKIk ekoizpen-ehunaren aniztasunean oinarritutako iraunkortasuneko nekazaritza-elikagaien sektorea bultzatzen du, ekonomiari, kulturari eta ingurumenari egindako ekarpenerako elementu funtsezkoa izanik. Kooperatiba garen aldetik, berezkoa dugu aniztasunarekiko konpromisoa, lankidetza-inguruneak sortzea eta hornitzaile askorekin jardutea.

EROSKIk gaur egun 10.079 hornitzaile ditu, erdia baino gehiago merkataritza-hornitzaileak direlarik. Merkataritza-hornitzaile familia handi horretatik, 2.642 enpresa txikiak eta ertainak dira, eta haien dimentsiora eta haien produktuaren berezitasunetara egokitutako erosketa- eta hornikuntza-politika lantzen dugu haiekin.

2017an 22.014 aparteko erreferentzia ditugu. Horietako bakoitzak du zer kontatua, dela lehengai primerakoa, dela jatorri edo egiteko modu berezia.

Zenbait kanpaina iraunkor egiten jarraitzen dugu elikadurari garrantzia emateko inguruan landutako elikagaiak ezagutzearen bidez eta modu berritu batean eguneroko erosketetarako beste aukera baten gisara aurkeztuta, tokiko ekonomiari laguntzen dioten produktuak baitira, bai eta iraunkorragoak ere, kontsumitzen diren tokitik hurbilago ekoizten dira eta.

Produktu hauek ezagutzera emateko, EROSKIn tokiko produktu ezberdinen eskualdeko promozio kanpaina ezberdinak egiten ditugu. Zehazki, 2017an ezaugarri hauetako 33 ekintza garatu genituen.

Productos cárnicos locales